Lehen momentutik pentsatu izan dugun bezala, teknologiak pisu izugarria du gure gizartean. Honekin batera, IKTak gure bizimoduko ezinbesteko tresnak bihurtu dira. Gaur egun arte, hainbat IKT erabili ditugu, baina oraindik ere asko falta zaizkigu ezagutzeko.
Orain ikasi dugunez, natibo digitalak eta inmigrante digitalak bereizteko aukera dago. Alde batetik, natibo digitalak, teknologia digitala dagoen gizartean jaiotako pertsonak dira eta txikitatik ezagutu izan dituzte IKTak. Beste aldetik, berriz, inmigrante digitalak teknologia digitala ez dagoen gizartean jaiotakoak dira eta tresna hauetara moldatu behar dira prestakuntza bat jasoz.
IKTen erabilera jakin arren, guztiek ez dute balio haurrei azalpenak emateko. Adibidez, edozein motatako bideo bat egin arren, ez da metodologia egokiena haur baten formakuntzarako. Egin daitekeena hauxe da: animalien gai bat azaldu ondoren, argazki kamera digitalarekin hainbat argazki atera aurkitu ditzaketeen animaliei.
No hay comentarios:
Publicar un comentario