Gure ustez, lehenik eta behin irakasle den pertsona batek ordenagailua nola erabiltzen den jakin behar du, baita dokumentu bakoitza non kokatzen den ere.
Alde batetik, ordenagailuak eskaini ditzakeen programak ezagutzea eta erabiltzen jakitea ezinbestekoa du irakasleak klaseak emateko. Gainera, internet gure gizartean egunero erabiltzen dugun tresna da eta ikastoletan ere gero eta lehenango erabiltzen ari dira zenbait irakasgai azaltzeko. Honek, presio bat eragiten du gugan, irakasleengan, eta formakuntza egoki eta oso bat eduki behar dugu.
Bestetik, internet oso zabala da eta askotako informazioa dagoenez, ondo begiratu behar dugu aukeratutakoa. Hau egin ondoren, lehen aipatutako programekin lagunduz, informazioari forma eta egitura desberdin bat ematea ezinbestekoa da geroago haurrei azalpena emateko.
Laburbilduz, beharrezkoa iruditzen zaigu ordenagailua eta teknologia orokorrean ( arbela elektronikoa, DVD-a, proiektorea etab. ) ondo erabiltzen jakitea, prestakuntza teknologikoa edukitzeko eta ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario