miércoles, 28 de septiembre de 2011

3.Lankidetza

     Helburu komun bat lortzeko elkarrekin lan egiten duten pertsona taldea da lankidetza. Bakoitzak gaiari buruz dakiena ematen dio taldeari eta denok batera elkarri lagunduz, helburu hori lortzeko lan egiten dute.
     Taldeko kide bakoitzak funtzio bat du: bozeramailea, idazkaria, liderra etab. Funtzio hauek aldatzen joatea da egokiena. Gainera, koordinazioa oso garrantzitsua da talde lanetan.

     Lankidetzarako lagundu dezaketen informazio eta komunikazio teknologiak hauek dira:


- Posta elektronikoa
- Blog-a
- Sare sozialak
- Mugikorra
- Ofimatika aplikazioak
- Bat bateko mezularitza
- Bideo konferentziak
- Artxiboak konpartitzeko zerbitzuak
- Eztabaida guneak
- Usb memoriak
- Sare lokalak
- Internet
- Ordenagailua
- Webcam
- Testuinguru birtualak ( LMS)
- Arbel digital elkarreragilea
- Portatila (netbook)
- Mikrofonoa
- Argazki-bideo kamera
- Irudiak gorde+tratatzeko zerbitzua
- Egutegiak konpartitzeko aplikazioak
- Web 2.0



viernes, 23 de septiembre de 2011

2.Zer prestakuntza teknologikoa behar du Lehen Hezkuntzako irakasle batek?: Ondorioak

     Lehen momentutik pentsatu izan dugun bezala, teknologiak pisu izugarria du gure gizartean. Honekin batera, IKTak gure bizimoduko ezinbesteko tresnak bihurtu dira. Gaur egun arte, hainbat IKT erabili ditugu, baina oraindik ere asko falta zaizkigu ezagutzeko.

     Orain ikasi dugunez, natibo digitalak eta inmigrante digitalak bereizteko aukera dago. Alde batetik, natibo digitalak, teknologia digitala dagoen gizartean jaiotako pertsonak dira eta txikitatik ezagutu izan dituzte IKTak. Beste aldetik, berriz, inmigrante digitalak teknologia digitala ez dagoen gizartean jaiotakoak dira eta tresna hauetara moldatu behar dira prestakuntza bat jasoz.

     IKTen erabilera jakin arren, guztiek ez dute balio haurrei azalpenak emateko. Adibidez, edozein motatako bideo bat egin arren, ez da metodologia egokiena haur baten formakuntzarako. Egin daitekeena hauxe da: animalien gai bat azaldu ondoren, argazki kamera digitalarekin hainbat argazki atera aurkitu ditzaketeen animaliei.

2.Zer prestakuntza teknologikoa behar du lehen hezkuntzako irakasle batek?: Teknografia

IKTen eboluzioa gure bizitzan zehar


jueves, 22 de septiembre de 2011

2.Gizarte teknologikoaren ezaugarriak

  • Informazio gehiago dagoela eta bide edo era desberdinak daude informazio hau topatzeko.
  • Informazioa azkarrago aurkitzen da.
  • Informazioa bilatzeko era desberdinak daudenez bakoitzak berarentzat egokia dena aukeratzen du.
  • Batzuetan, aurkitutako informazioaz fidatzen gara nahiz eta desegokia izan.   
  • Teknologia digitalaren presentzia.
Abantailak :


- Informazio ugari dago.
- Iturri ugari daude informazioa bilatzeko.
- Informazioa azkar bilatzen da.
- Informazio desberdinak alderatzeko aukera dago.     
                                                                    
Desabantailak:


- Informazio pilaketa dago.
- Teknologia tresnen menpe gaude.
- Informazio guztia ez da ziurra.
- Herrialdeen arteko dibertsitatea galtzen da.


Tresna teknologikoak eta zertarako erabiltzen diren:


- Ordenagailua (portatila)
- Mugikorra (smartphone)
- Telebista
- Twiter
- Bideojokoak
- E-readers, E-books
- Bideoa
- Internet : aisialdirako ( erosketak, pelikulak ikusi etab)
- Lanbiderako
- Formakuntzarako
- Administrazioarekin komunikatu: ordenagailuaren bitartez egiten dira esleipenak.

lunes, 19 de septiembre de 2011

1.Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuingurua?


     Lehen aipatu dugun bezala, IKT hitza orain dela gutxi entzun dugun hitza da guretzat. Teknologia berri eta desberdinak ezagutu eta erabiltzea dela jakitean beharrezkoa iruditzen zaigun kontzeptu bat da.
     Gaur egungo ikasleak aldatzen eta moldatzen joaten dira teknologia berrietara. Horregatik, irakasle izateko derrigorrez jakin behar ditugu erabiltzen, hauetara egokitu beharko gara, berritzen eta berritzen doazelako. Gainera, informazio eta komunikazio teknologia asko daude eta bakoitzak bere funtzionamendua du. Beraz, kontzeptu pilo bat jakin gabe edukiko ditugu.
     Guzti honekin jarraituz, WIKI, skype, netbook edota movie maker, inoiz entzun ez ditugun hitzak dira. Honek esan nahi du, gutxi dakigula teknologia berriei buruz eta formakuntza bat jaso beharko dugula. Modu honetan, gure ikasleak izango direnak gertuago eukiko ditugu, beraiek erabiltzen dituzten metodo berriak erabiltzen ditugulako eta interesgarriagoa egingo zaielako.
     Hauei buruz zerbait edo gehiago jakiteko informazio egokia aukeratu behar dugu eta haurrek erabiltzen dituzten metodoak aukeratu.Honen ondoren, hau jakindakoan, beraien funtzionamendua ulertzen saiatuko gara, geroago erabiltzeko.

1.Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuingurua?


     IKT hitza orain dela gutxi entzun genuen lehenengo aldiz, baina seguru guztiok hauetako batzuk pilo bat erabiltzen ditugula. IKTak berriz, informazio eta komunikazio teknologiak dira.
     Eskoletan gero eta gehiago erabiltzen dira tresna hauek, gizartea ere teknologietan aurrera doalako eta gaur egungo haurrak teknologien bitartez heztea da honen helburua. Natibo digitalak deitzen zaie ume hauei, teknologia digitala dagoen gizartean jaio direlako eta irakasleei, berriz, immigrante digitalak, teknologia berrietara egokitu behar direlako.
     Teknologiak berritzen doaz, baina orain gehien erabiltzen direnak hauek dira: arbela digitalak, DVDa, faxa, lurreko telebista digitala etab.

domingo, 18 de septiembre de 2011

2.Eskola 2.0: Konpetentzia mapa

mapa competencial TIC (docente)
*gestión y desarrollo profesional
pedagogía, didáctica y curriculum
ciudadanía digital
mapa competencial TIC (alumnado)
fluidez teconologica
aprendizaje para toda la vida
ciudadanía digital




*Lanbide arloko garapena eta kudeaketa

Irakasle-lanari loturik irakasleak izan behar dituen gaitasunak biltzen ditu: inprimakiak edota kalifikazioak aurkeztea, laguntza materialak sortzea etab.
1.      IKTen erabilgarritasuna ulertzea, askotariko aukerak ematen baitituzte, ikasleen datuak erregistratzea edota batez bestekoak kalkulatzea, kalkulu-orriak eta datu-baseen administratzaileak erabiliz.
2.      IKTek administrazio eta irakaskuntza kudeaketan lagungarriak diren materialak sortzeko ematen dituzten aukerez jabetzea (zerrendak, mahai-jokoak…) grafiko artistikoak egiteko tresnak erabiliz.
3.      IKTen erabilgarritasunaz jabetzea kideen konektatzeko adibidez. Honetarako, buletin elektronikoak erabili daitezke.
4.      IKT baliabideari buruz ikasteko laguntza gisa erabiltzeko gai izatea, tutorialak eta teknologiari buruzko webguneak eta kontsulta-foroak erabiliz.
5.      Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea blog-ak edota wiki-ak erabiliz.
6.      Zenbakizko datuez oinarrizko eragiketak egitea kalkulu-orriaren laguntzaz.
7.      Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea, multimedia aurkezleak eta sortzaileak erabiliz.
8.      Interneteko zerbitzuak trebetasunez erabiltzea, informazioa bilatzeko, kideekin komunikatzeko eta esperientziak partekatzeko. Hauetarako, foroak, txatak edota mezularitza erabili daitezke.

2.Informazioa jaso eta antolatu


Características de la sociedad actual y los nuevos retos
Multialfabetización:
Tratamiento de la información:
Nuevas vías de información:
Competencia digital del alumnado y del profesorado
Nativos digitales vs inmigrantes digitales:
Actitudes del profesorado antes las TIC: tecnofilia vs tecnofobia
El profesor y el alumno tecnológicamente competente según “ Eskola 2.0”:

2.Irakasle konpetente izateko beharretan sakontzen

  • Multialfabetizazioa: liburuak aztertzeaz gain, gure egungo gizartean erabiltzen diren teknologiak erabiltzen jakitea da. Teknika berriak ikasi behar dira gaur egungo egoera ikusita.
  • Natibo digitalak: teknologia digitala dagoen gizartean jaio diren pertsonak dira. Ez dute derrigorrez hauei buruz asko jakin behar, baina gero eta lehenago hasten dira teknologia eta teknika hauek ikasten gizarteak horrela funtzionatzen duelako.
  • Immigrante digitala: teknologia digitala sortu baino lehenago jaiotako pertsonak dira. Teknologia berrietara egokitu behar dira eta hauei moldatu ere bai.
  • Teknofobia eta Teknofilia: lehenengoa, teknologia berriak gorrotatzen duen pertsona izan daiteke eta bigarrena, berriz, teknologia berriak gustuko dituenak. Hala ere, gure ustez, kontzeptu biak dira negatiboak, gehiegizkoak iruditzen zaizkigulako.

jueves, 15 de septiembre de 2011

1-2.GURE AURRE-EZAGUTZAK

Zer-nolako garrantzia dute IKTak egungo gizartean?
Zeintzuk dira konpetente den irakasle baten oinarriak?Banaiz?


     Betidanik erabili ditugu office programak: excel, word eta power-point. Hauek interneten bilatutako informazioa eraldatzeko eta aurkezpen erakargarriak egiteko erabiltzen ditugu. Gainera, web orrialde bat egiten ikasi genuen, baina hau gehiago egin ez dugunez ez dugu ondo gogoratzen.


     Bideoa ikusi ondoren, hainbat kontzeptu berri ikusi ditugu inoiz erabili ez ditugunak. Blog-a eta foroak orain ari gara erabiltzen lehenengo aldiz, baina beste kontzeptu batzuk ez ditugu inoiz entzun:
- Netbook
- WIKI
- Eskola 2.0
- Skype
- Movie Maker

2.Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

     Gure ustez, lehenik eta behin irakasle den pertsona batek ordenagailua nola erabiltzen den jakin behar du, baita dokumentu bakoitza non kokatzen den ere.


     Alde batetik, ordenagailuak eskaini ditzakeen programak ezagutzea eta erabiltzen jakitea ezinbestekoa du irakasleak klaseak emateko. Gainera, internet gure gizartean egunero erabiltzen dugun tresna da eta ikastoletan ere gero eta lehenango erabiltzen ari dira zenbait irakasgai azaltzeko. Honek, presio bat eragiten du gugan, irakasleengan, eta formakuntza egoki eta oso bat eduki behar dugu.


     Bestetik, internet oso zabala da eta askotako informazioa dagoenez, ondo begiratu behar dugu aukeratutakoa. Hau egin ondoren, lehen aipatutako programekin lagunduz, informazioari forma eta egitura desberdin bat ematea ezinbestekoa da geroago haurrei azalpena emateko.


     Laburbilduz, beharrezkoa iruditzen zaigu ordenagailua eta teknologia orokorrean ( arbela elektronikoa, DVD-a, proiektorea etab. ) ondo erabiltzen jakitea, prestakuntza teknologikoa edukitzeko eta ikasleek izan ditzaketen edozein zalantza argitzeko.