lunes, 19 de septiembre de 2011

1.Zer dira IKTak eta zertarako balio dute eskola testuingurua?


     Lehen aipatu dugun bezala, IKT hitza orain dela gutxi entzun dugun hitza da guretzat. Teknologia berri eta desberdinak ezagutu eta erabiltzea dela jakitean beharrezkoa iruditzen zaigun kontzeptu bat da.
     Gaur egungo ikasleak aldatzen eta moldatzen joaten dira teknologia berrietara. Horregatik, irakasle izateko derrigorrez jakin behar ditugu erabiltzen, hauetara egokitu beharko gara, berritzen eta berritzen doazelako. Gainera, informazio eta komunikazio teknologia asko daude eta bakoitzak bere funtzionamendua du. Beraz, kontzeptu pilo bat jakin gabe edukiko ditugu.
     Guzti honekin jarraituz, WIKI, skype, netbook edota movie maker, inoiz entzun ez ditugun hitzak dira. Honek esan nahi du, gutxi dakigula teknologia berriei buruz eta formakuntza bat jaso beharko dugula. Modu honetan, gure ikasleak izango direnak gertuago eukiko ditugu, beraiek erabiltzen dituzten metodo berriak erabiltzen ditugulako eta interesgarriagoa egingo zaielako.
     Hauei buruz zerbait edo gehiago jakiteko informazio egokia aukeratu behar dugu eta haurrek erabiltzen dituzten metodoak aukeratu.Honen ondoren, hau jakindakoan, beraien funtzionamendua ulertzen saiatuko gara, geroago erabiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario