martes, 13 de diciembre de 2011

3.Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

 
Gero eta baliabide teknologiko gehiago daude gure gizartean. Oso baliagarriak izan daitezke aipatu ditugun tresna edo zerbitzu guzti hauek, baina neurri batean.

Guk geuk ikasle moduan, tresna teknologikoen saturazioa sentitu dezakegu, hainbeste power point, hainbeste ordu pantaila baten aurrean… Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek eta horrela kalte egiten diote bai ikasleari, bai irakasleari, baita ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, aurtengo eta iazko ikasturteetan frogatu ahal izan dugunez, irakasle batzuek ahozko komunikazioari garrantzia kendu eta power point diapositibetako letra txikiak irakurtzen zituzten klaseak ematerakoan. Ikasleok, azalpenen  edukia eta gaiarekiko arreta galtzen genuen. Klase guztietara joan arren ere, moodle-ko plataforma erabiltzen dute batzuek egin behar dugunari buruz ohartzeko.

Tresna mota egokia, modu egokia eta kantitate egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarriak izan daitezke. Irakasleari lana erraztu ahal diezaioke, eta ikasleari asko lagun diezaiokete. Bestalde, komunikazioa eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak. Baina hitzak berak dio: tresnak dira. Lanerako tresnak dira; informazioa lortzeko, informazioa biltzeko, informazioa pasatzeko, komunikatzeko, etab. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagun gaitzaketen tresnak dira.

         Hasieran aipatu bezala, informazioaren gizartea da gaur egungoa eta irakaslearen funtzioa aldatuz joan da; bai. Irakaslea ez da lehen bezala, informazioaren iturri bakarra, liburuez gain. Internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor dago; bai onerako eta bai txarrerako. Irakaslearen lana izango da tresna hauen erabilpen egokia sustatzea. Baina horretarako irakasleak ere badu zer ikasi: alde batetik, teknologiaren mundu zabalean murgildu eta bere erabilpenerako prestatu beharko da; eta bestetik, IKTen erabilpenen gaineko hausnarketa sakon bat egin beharko du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario