miércoles, 14 de diciembre de 2011

4.NOLA DISEINATZEN DITUT IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESU BERRITZAILEAK IKTEN LAGUNTZAREKIN?


IKTen laguntza beharrezkoa da irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berritzaileak diseinatzeko. Horretarako, egile tresna desberdinak erabiliko dira. Hauek, hezkuntza materialak formatu digitalean sortzeko aukera ematen digu eta tresna hauek material didaktikoak lantzea erraztuko dute, ariketa sinpleak egiteko edota unitate digital osoak sortzeko.
Hauei esker, jarduera ezberdinak antolatzeko aukera dago, dagozkien ezagutzak eta trebetasunak landuz. Gainera, gure geletan IKTak beharrezkoak direla badakigu. Hauen ekarpena aldaketa handia izan dela pentsatzen dugu, baina beharrezko aldaketa ere bai. Hala eta guztiz ere, zalantza asko daude ikasleak nola hezteari buruz, mugak zein diren jakitea eta hauek errespetatzea ez delako hain erraza. 
Denok dakigunez, informazioko gizarte batean bizi gara eta beste pertsonekin informazioa sarean bilatu, trukatu eta aberastea oso positiboa izan daiteke. Argi eduki behar da eta ondo ezagutu behar dugu IKTak eta beraien erabilpena baina aurrez aurreko komunikazioa alde batera utzi gabe.

martes, 13 de diciembre de 2011

4.Hezteko Objektu Digitala. CUADERNIA

http://www.mediafire.com/?6c940xu404jf893

4.TXOSTENA, laburpena.

3.TXOSTENA, laburpena.

2.TXOSTENA, laburpena.

1.TXOSTENA, laburpena.

3.Ze tresna teknologikok laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

 
Gero eta baliabide teknologiko gehiago daude gure gizartean. Oso baliagarriak izan daitezke aipatu ditugun tresna edo zerbitzu guzti hauek, baina neurri batean.

Guk geuk ikasle moduan, tresna teknologikoen saturazioa sentitu dezakegu, hainbeste power point, hainbeste ordu pantaila baten aurrean… Sarritan ez dira batere ondo erabiltzen tresna hauek eta horrela kalte egiten diote bai ikasleari, bai irakasleari, baita ikasle-ikasle nahiz ikasle-irakasleen arteko komunikazioari. Esaterako, aurtengo eta iazko ikasturteetan frogatu ahal izan dugunez, irakasle batzuek ahozko komunikazioari garrantzia kendu eta power point diapositibetako letra txikiak irakurtzen zituzten klaseak ematerakoan. Ikasleok, azalpenen  edukia eta gaiarekiko arreta galtzen genuen. Klase guztietara joan arren ere, moodle-ko plataforma erabiltzen dute batzuek egin behar dugunari buruz ohartzeko.

Tresna mota egokia, modu egokia eta kantitate egokian erabiliz, tresna teknologikoak oso baliagarriak izan daitezke. Irakasleari lana erraztu ahal diezaioke, eta ikasleari asko lagun diezaiokete. Bestalde, komunikazioa eta lana erraztu dezake tresna hauen erabilpen egokiak. Baina hitzak berak dio: tresnak dira. Lanerako tresnak dira; informazioa lortzeko, informazioa biltzeko, informazioa pasatzeko, komunikatzeko, etab. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan lagun gaitzaketen tresnak dira.

         Hasieran aipatu bezala, informazioaren gizartea da gaur egungoa eta irakaslearen funtzioa aldatuz joan da; bai. Irakaslea ez da lehen bezala, informazioaren iturri bakarra, liburuez gain. Internetek egiten duen tresnen eskaintza zabala hor dago; bai onerako eta bai txarrerako. Irakaslearen lana izango da tresna hauen erabilpen egokia sustatzea. Baina horretarako irakasleak ere badu zer ikasi: alde batetik, teknologiaren mundu zabalean murgildu eta bere erabilpenerako prestatu beharko da; eta bestetik, IKTen erabilpenen gaineko hausnarketa sakon bat egin beharko du.

1.Eskola eta IKTak: Ondorioen idazketa

Gaur egungo eskolak antzinakoekin alderatuta, guztiz desberdinak dira informazioa kontutan hartuta. Gainera, gero eta tresna teknologiko gehiago erabiltzen dira: ordenagailua, bideoa, telebista, etab.

Informazioaren gizartean bizi garenez, eskolak ere mundu berri honetara egokitu dira. Irakasleek laguntza tresna bezala erabiliko dituzte ordenagailua, proiektorea eta arbel digitala adibidez. Haurrekin gelan ordenagailua erabiltzeaz gain, ordenagailua nola erabiltzen den ere azaltzen jakin behar dute gizarte honetako irakasleek.

Orain dela gutxi bukatu ditugun praktikak, ikastetxe desberdinetan egin arren, denok ondorio berdinera iritsi gara. Eskolak IKTak egunerokotasuneko tresna bezala erabiltzen dituela, hezkuntzaren kalitateari garrantzi emanez. Beraz, ikaskuntzan nahiz irakaskuntzan gauzak errazteko balio dutela konturatu gara. Gainera, esan beharra dago, irakasleek IKTak erabiltzeko aurretik prestakuntza behar dutela.