miércoles, 5 de octubre de 2011

3.RSS-ak

     RSSak gogoko ditugun web orrialdeetako informazio berritua jasotzeko erabiltzen dira, web orrialde guzti hauek banaka bisitatu gabe.
     RSS berriak jasotzeko, alde batetik, orriak RSS zerbitzua eduki behar du eta bestetik, guk RSS irakurgaia eduki behar dugu. Nahi ditugun orrialdeetan erregistratuko gara eta gainera, oso erreza da identifikatzea, horrelako logotipoa duelako:


ADIBIDEA:
     Kotxeei buruzko hamar orrialde dituzu eta publizitateari buruzko beste hamar. Hauetako zenbait orrialde egunero eguneratzen dira, beste batzuk hainbat aldiz egun berean eta besteak, bi edo hiru egunetan zehar ez dituztela aldatzen.

A: Nola jarraitu ditzakezu orrialde hauek RSS irakurgaia barik?
RSS irakurgaia ez baduzu erabiltzen, orrialde hauetako bakoitza ikusi beharko zenuke egunero eta azkenean, kantsatu egingo zinake.

B: Nola jarraitu ditzakezu orrialde hauek RSS irakurgaiarekin?
RSS irakurgaia erabiliz, prozesu hau oso erraza eta azkarra bilakatzen da. Erregistratu ondoren, RSS irakurgaia zabaldu behar da nahi dituzun orrialde guztiak batera ikusteko. Gainera, irakurri gabeko berriak beste kolore batez agertuko dira nabarmentzeko.

RSS MOTAK:
1. Ordenagailuan bertan instalatzen diren RSS irakurgaiak: Newsmonster
2. RSS irakurgaiak posta elektronikoan edota web nabigatzailean: Internet Explorer
3. Online-ko RSS irakurgaiak:
Zerbitzu honek eskaintzen duen web orrialdean erregistratu behar da eta perfil bat sortu. Honen ostean, web irakurgaira sartu zaitezke edozein momentutan erabiltzailearen izena eta pasahitza sartuz ( Google reader).

GOOGLE READER:

     Interesatzen zaizkigun blog edo webguneen mugimenduen berri ematen digun googleeko zerbitzu bat da. Gmail kontuak sarbide zuzena ematen du google readeren espazio propio bat izateko. Horrela, leku berean eta begirada batean egunean egongo gara.

     Google reader-en erregistratzeko pausuak hauek dira: (Gmail kontua izanda, bostgarren pausotik hasi)
1. Google orrialdean sartu eta goikaldean eskuinetara dagoen Gmail hitzari eman.
2. Gmail orrialdean sartutakoan, “manos a la obra” jartzen duen lekuan kontu berri bat sortu.
3. Bertan datu pertsonalak, posta elektroniko bat eta pasahitza jarri behar dira.
4. Dena betetakoan, “ Acepto crear mi cuenta” jarriko du eta honek Google-eko RSS irakurgaia erabiltzea utziko digu.
5. Orain, google irakurgaia erabili dezakegu. Google orrialdera jo eta goiko aldean “Más” klikatu. 
6. Google Reader orrialdean gaudenean, egindako gmail kontua sartu behar da.
7. Google-eko RSS irakurgaira konektatu eta gero, ezkerrean dagoen “Añadir inscripción” 
botoia klikatu behar da nahi ditugun web orrialdeak gehitzeko.
8. Gustuko ditugun web orrialdeak sartu.
9. Pauso guztiak ondo egin badira gehitu ditugun web orrialdeak ikusi behar dira pantailaren ezkerretara.
10. Bukatzeko, eskuinean, gehitu ditugun web orrialde guztien berriak agertuko dira.

     Irakasleen ustez, Google Reader ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena bezala erabil daiteke. Irakasle askok Blog-ak erabiltzen dituzte, ikasleen jakinduriak jasotzeko eta baita ariketak egiteko. Beste batzuk aldiz, Google Reader erabiltzen dituzte ikasleen blogen eguneratzeak ikusi ahal izateko. Gainera, kontu berdin batean bolg guztiak ikusi ditzakete google readeren. 

     Ikasleen banakako antzeko lanak esparru global batean integratzeko, etiketak jarri daitezke Google readeren.Gero, etiketa hauek publikatu daitezke lanak puntu komunen inguruan taldeetan banatzeko.

     Ikasleen ikuspuntutik, google reader gaur egungo lanak garatzeko eta beren ezagutza sortzeko erabili ahal izango da. Ikasleak azken albisteak edo ekitaldiak, edota irakaslearen iradokizunak ikus ditzakete. Horrez gain, bertan azaltzen diren gauzei buruzko lanak sor ditzakete. Hau oso garrantzitsua da irakasgai batzuetan ( natur zientzietan edota gizarte zientzietan adibidez).

No hay comentarios:

Publicar un comentario