jueves, 20 de octubre de 2011

4.Egile tresnak

Oinarrizko egile tresnak.
Egile tresnak.
Egile tresna aurreratuak.
Webquest: informazio bilaketa eta araldatzeko baliabideak ematen dituen web gunea.
Cuadernia: Kuaderno digitalak egin.
Squeak

Egile
Sratch

Ardora


Hot potatoes


Jclic


Edilin


Constructor

4.EGILE TRESNAK

Hezteko objektu digitala
·         Heztea da funtzioa.
·         Maila desberdineko objektuak daude.
·         Digitalak izan behar dira.
·          Gida dagoenean zuzenean bilakatzen da hezteko objektu digitala.
Objetos básicos: baliabideak
Objetos de aprendizaje: jarduerak
Secuencias didácticas: unitate didaktikoa
Programa formativo

EGILE TRESNAK

     Egile tresnak aplikazioak dira eta lan multimedia eta konstruktibista bultzatzen dute ikaskuntza testuinguru dinamiko bat bermatuz.
     Dituen aukera guztietatik jarduerak edo baliabide berberetik aplikazio txikiak sortzeko aukera izan dezakegu.

Adibideak:

HOT POTATOES

     Gasteizko Unibertsitateak Canadan sorturiko Hot Potatoes egile tresna, hezkuntzan erabiltzeko ariketa desberdinak sortzeko sistema da. Ondoren, ikasleek ariketa hauek web gune konkretuetan egin ditzakete.

LIM (Libros interactivos multimedia)

     LIM formatu digitaleko liburu bat da, non EDILIM egile tresnaren bitartez sortzen da eta web orrialde bat bezala ikusi dezakegu.
     Liburu bakoitzak orrialde ugari izan ditzake, bai eduki teorikoekin bai jarduerekin.
     Testu eta multimedia artxibo ugari txertatu daitezke (irudia, flash, bideoa eta audioa) eta Windows-erako 12 hizkuntzan deskargatu dezakegu, euskara barne.

ARDORA

     Ikasleek dituzten beharren arabera, aktibitate multimedia ezberdinak sortu ditzakegu. Hau da, ariketa ezberdinak pertsonalizatu ditzakegu arloaren arabera.

CUADERNIA

     Cuaderniak eduki digitalak sortzen dituen aplikazioa da. Online edota instalatutako programaren bidez lan egin daiteke. Honekin guztiarekin, irudiak, bideoak eta beste aplikazio desberdinak izan ditzakeen estekak egin daitezke.

JCLIC

     JCLIC programa bat da eta aplikazio informatiko multzo batzuek osatzen dute. Honi esker jarduera ezberdinak egin ditzakegu eta ariketa hauek ariketa hezitzaileak dira.

jueves, 13 de octubre de 2011

4.Gela eta IKTak


     La Oca izeneko ariketa hau aukeratu dugu. Bertan matematikak lantzen dira, biderketak hain zuzen ere. Gainera, eduki zabala du biderketak edozein momentutan aplikatu daitezkeelako eta maila desberdinak daude zailtasunaren arabera. Horregatik, Lehen Hezkuntzako kurtso guztietan landu daitekeen jokoa da. Joko dibertigarriagoa izateko, bi pertsonek batera ere jokatu dezakete.

4.Gela eta IKTak

·         Matematiketan arbela digitala erabil daiteke ariketa desberdinak egiteko. Haurrak aktiboak izan behar dira eta honi esker, ariketak beraiek ere egin ditzakete. Horrez gain, ordenagailua erabil daiteke grafikoak egiteko.
·         Naturan mapa kontzeptualak erabil daitezke teoriaren azalpenak emateko eta kontzeptuak hobeto ulertzeko.
·         Plastikan ere arbela digitala erabili daiteke marrazteko eta beste zenbait zerbitzu ere argazkiak jaitsi eta hauek erabiltzeko. Honela kontzeptu berriak transmititzen dira. Photoshop edo paint bezalako programak erabili daitezke ariketa ezberdinak egiteko.
·         Gizarte irakasgaian mapa digitalak erabil daitezke.
·         Bideoak ere erabiltzea ondo dago entzumena eta hizkuntzak lantzeko. Gainera, sintaxia hobeto azaltzeko mapa kontzeptualak erabiltzea egokia da.
·         Hizkuntza ezberdinetan skype erabili daiteke herrialde ezberdinetako pertsonekin bideo konferentziak egiteko hizkuntza hori lantzeko.
·         Bideojokoak erabili daitezke irakasgaiak ariketen bidez lantzeko.
·         Soinketan eta musikan egindako lanak kamarekin grabatu daitezke haurrek nola egin duten ikusteko eta irakasleak ondo eta gaizki egindakoa adierazteko.
·          

miércoles, 5 de octubre de 2011

3.RSS-ak

     RSSak gogoko ditugun web orrialdeetako informazio berritua jasotzeko erabiltzen dira, web orrialde guzti hauek banaka bisitatu gabe.
     RSS berriak jasotzeko, alde batetik, orriak RSS zerbitzua eduki behar du eta bestetik, guk RSS irakurgaia eduki behar dugu. Nahi ditugun orrialdeetan erregistratuko gara eta gainera, oso erreza da identifikatzea, horrelako logotipoa duelako:


ADIBIDEA:
     Kotxeei buruzko hamar orrialde dituzu eta publizitateari buruzko beste hamar. Hauetako zenbait orrialde egunero eguneratzen dira, beste batzuk hainbat aldiz egun berean eta besteak, bi edo hiru egunetan zehar ez dituztela aldatzen.

A: Nola jarraitu ditzakezu orrialde hauek RSS irakurgaia barik?
RSS irakurgaia ez baduzu erabiltzen, orrialde hauetako bakoitza ikusi beharko zenuke egunero eta azkenean, kantsatu egingo zinake.

B: Nola jarraitu ditzakezu orrialde hauek RSS irakurgaiarekin?
RSS irakurgaia erabiliz, prozesu hau oso erraza eta azkarra bilakatzen da. Erregistratu ondoren, RSS irakurgaia zabaldu behar da nahi dituzun orrialde guztiak batera ikusteko. Gainera, irakurri gabeko berriak beste kolore batez agertuko dira nabarmentzeko.

RSS MOTAK:
1. Ordenagailuan bertan instalatzen diren RSS irakurgaiak: Newsmonster
2. RSS irakurgaiak posta elektronikoan edota web nabigatzailean: Internet Explorer
3. Online-ko RSS irakurgaiak:
Zerbitzu honek eskaintzen duen web orrialdean erregistratu behar da eta perfil bat sortu. Honen ostean, web irakurgaira sartu zaitezke edozein momentutan erabiltzailearen izena eta pasahitza sartuz ( Google reader).

GOOGLE READER:

     Interesatzen zaizkigun blog edo webguneen mugimenduen berri ematen digun googleeko zerbitzu bat da. Gmail kontuak sarbide zuzena ematen du google readeren espazio propio bat izateko. Horrela, leku berean eta begirada batean egunean egongo gara.

     Google reader-en erregistratzeko pausuak hauek dira: (Gmail kontua izanda, bostgarren pausotik hasi)
1. Google orrialdean sartu eta goikaldean eskuinetara dagoen Gmail hitzari eman.
2. Gmail orrialdean sartutakoan, “manos a la obra” jartzen duen lekuan kontu berri bat sortu.
3. Bertan datu pertsonalak, posta elektroniko bat eta pasahitza jarri behar dira.
4. Dena betetakoan, “ Acepto crear mi cuenta” jarriko du eta honek Google-eko RSS irakurgaia erabiltzea utziko digu.
5. Orain, google irakurgaia erabili dezakegu. Google orrialdera jo eta goiko aldean “Más” klikatu. 
6. Google Reader orrialdean gaudenean, egindako gmail kontua sartu behar da.
7. Google-eko RSS irakurgaira konektatu eta gero, ezkerrean dagoen “Añadir inscripción” 
botoia klikatu behar da nahi ditugun web orrialdeak gehitzeko.
8. Gustuko ditugun web orrialdeak sartu.
9. Pauso guztiak ondo egin badira gehitu ditugun web orrialdeak ikusi behar dira pantailaren ezkerretara.
10. Bukatzeko, eskuinean, gehitu ditugun web orrialde guztien berriak agertuko dira.

     Irakasleen ustez, Google Reader ikasle bakoitzaren lanaren jarraipena bezala erabil daiteke. Irakasle askok Blog-ak erabiltzen dituzte, ikasleen jakinduriak jasotzeko eta baita ariketak egiteko. Beste batzuk aldiz, Google Reader erabiltzen dituzte ikasleen blogen eguneratzeak ikusi ahal izateko. Gainera, kontu berdin batean bolg guztiak ikusi ditzakete google readeren. 

     Ikasleen banakako antzeko lanak esparru global batean integratzeko, etiketak jarri daitezke Google readeren.Gero, etiketa hauek publikatu daitezke lanak puntu komunen inguruan taldeetan banatzeko.

     Ikasleen ikuspuntutik, google reader gaur egungo lanak garatzeko eta beren ezagutza sortzeko erabili ahal izango da. Ikasleak azken albisteak edo ekitaldiak, edota irakaslearen iradokizunak ikus ditzakete. Horrez gain, bertan azaltzen diren gauzei buruzko lanak sor ditzakete. Hau oso garrantzitsua da irakasgai batzuetan ( natur zientzietan edota gizarte zientzietan adibidez).

lunes, 3 de octubre de 2011

1.Eskola eta IKTak

EUROPA

(1994) Bangermann informea          
(1996) Europa a la vanguardia de la sociedad de la información

(1999) Estrategia Lisboa
(2000) eEurope         
(2000) elearning econtenidos           
(2005) Iniciativa 2010

ESPAINIA    

(2000) Plan Infto XXI
(2003) Comisión Soto


EAE
(1999) Inicitaiva 2000 tres


(2000-2004) Plan premia I


(2004tik aurrera) Plan premia II


(2002) “ Plan Euskadi en la sociedad de la información.” (PESI)


(2007) Dekretu 175/2007


(2010) PESI2


(2010) Modelo de madurez tecnológica de centro educativo.


(2009) Plan premia III
Eskola 2.0


Garatu plana